Ikastolari agur!
Ostiraleko parrandako ajearekin esnatu nintzen larunbat eguerdian. Aurpegia garbitu bezain pronto gaueko afaria etorri zitzaidan burura, denbora asko itxarondako otordu hura. Pentsamendu honek nire gorputza erabat indartu zuen baita ajea nigandik aldendu ere. Gauzak horrela, ordenagailu parera joan nintzen amaitu gabe nuen lana bukatzera.
Ikasleok 07:30ean geldituta geunden Kiska tabernan; hala ere, poteoa ezin izan nuen dastatu azken orduko arazoak zirela medio (inpresora, papera…). A zer buruhausteak! Arazo hauek guztiak konpontzerako jada 09:00ak jo zuten, beraz, Zubibira joan ginen gure gelakide eta irakasleei itxarotera. Hauek heltzean, mahai luze hartan eseri ginen afariaz gozatzeko prest. Berehala atera ziguten lehengo platera baita bigarrena ere, gosetuta geundela nabarituko zuten agian! Berriketan geundela, lagun batzuk bazihoazela aipatu ziguten. A ze ezustekoa! Hernanira omen zihoazen! Egia esan, ez genuen espero baina beraien erabakia onartu genuen. Hala ere, penaz geratu ginen, izan ere, azken afaria baitzen. Baina, beno, Hernaniko giroa nagiago izan zuten, beraz, guk gure giroa gozatzen jarraitu genuen.
Kafeen garaia iritsi zen eta honekin batera sorpresen garaia. Hainbat buruhauste eragin zizkidaten bertso haiek azkenean denen esku utzi genituen. Maitek ere berak prestatutako cd-ak banatu zituen, pena muntaia guztia egin ondoren, ordenagailuan ezin ikusi izana! Hala ere, beste argazki batzuk ikusteko parada izan genuen. Bertsoak ere abestu genituen. Baten bat ere hunkitu eta negarrez hasi zen, agian, ordurako burura igoko zitzaion edaria ( e, Uxue?)
Azkenean, Zubibi alde batera utzi eta tabernetara jo genuen geure parranda hasteko asmoz. Koyotera igo ginen eta bertan gure lehen tragoa hartu. Ondorengoak beheko kalean zehar izan ziren baina kontua galdu nuen… Tabernetako gure giroa ikaragarria izan zen. A zer nolako martxa batzuena! Azkenean, Jokinek bere txistea kontatu zuen eta Uxue eta nire antzerkitxoa ere ez zen falta izan. Hori bai inprobisatzea…(ja-ja). Barre ugari bota zenuten geure kontura, ezta?

Poliki-poliki jendea erretiratzen joan zen, hurrengo egunean goiz jaiki behar eta… 03:30ean tabernak itxi eta azken tragoa dastatzera gaztetxera joan ginen. Honela igaro zen gure afaria eta baita nire larunbata ere.
Afari hau ez da agur bat izan, laster arte baizik. Nahiz eta gure ikastolako ibilbidea amaitu, elkartuko garelakoan bainago…
BESARKADA HANDI BAT, LASTER ARTE!!!

















2006-uzt-01, 9:45
Ze ederki pasa genuen,June! Irakasle guztien izenean eskerrak aman nahi dizkizuet hartu zenuten lanagatik (hori zen estresa larunbat arratsaldean!):smile:
Izugarri gustatu zitzaizkigun pergaminoa eta bertsoak! Lastima ezin izan genuela nire DVDa bota! Barre batzuk egingo genituen zuen txikitako argazkiekin!!! Probatu duzue etxean ea ondo ikusten duzuen??? Gaur Flick-era igoko ditut afariko argazkiak, beraz, goiko barrako argazkiak jartzen duen horretan sakatu eta listo!
Ondo pasa eta txintxo ibili! :wink:
2006-uzt-03, 16:30
Kaixo Maite!!
Bai, bai hori zen estresa!! Biok ordenagailu aurrean…Argazkiak gora, argazkiak behera… Aix…
Ba nik ez dut ikusten cda :cry:….Nire ordenagailuak ez du aurkitzen…
Ah eta jada argazkiak igo dituzu?? Ez ala??
Beno ba ea zeintzuk igotzen dituzun… ezagutzen nauzu eta!!:twisted: :wink:
2006-uzt-08, 21:23
Aupa, neskak, eta kurtsoko guztiok:
Lerrook irakurri ondoren, ezin ezkuta ditzaket nostalgia, nahigabea eta damua. Zuetako batzuk jada badakizuen bezala, Hernanin gau hura ez zen espero nuena bezain ona izan, arantza batek ez baitzidan parranda hartaz gozatzea ahalbidetu. :neutral:
Beharbada “poetikoegia” izaten ari naiz; kuestioa da trena hartu orduko damu sentsazioa haziz joan zela. “Kurtsoko afari” batean edo “kurtsoko gau” batean kurtsokideak uztea… errespetu falta bat izan zela esatea gehiegizkoa izango litzateke agian; geurekoikeria bat izan zela, ordea, ezin uka daiteke. Baina, beno, egina egina dago jada eta jaurtitako harria ezin daiteke atzera eskuratu.
Azken finean, gure jarrera justifikatzeko esan dezakedan bakarra zera da: Ortegak zihoen bezalaxe, gauzak hobeto ikusten dira distantzia pixka bat hartuz. Nire kasuan, sagardotegitik estaziora bitarteko bidea litzateke distantzia hori.
Beraz, besterik gabe, gure jarrera eta hankasartzea ulertzeko eskatu nahi nizueke. Guztiok burutzen ditugu hankasartzeak, eta horien onura, hain zuzen ere, horiez ohartzean datza. Sentitzen dut, adiskideok. :roll:
Irailean bigarren afari bat burutu behar dugula iritsi da nire belarrietara. Ea horrela egiten den, eta bide batez, fundamentu handixeagoa izan eta GUZTIOK BATERA :wink: parranda eder bat botatzeko aukera dugun!!!
2006-uzt-09, 14:58
Aupa, Xabi! Bizitza honetan, askotan suertatzen zaigu erabakiak hartu beharra. Batzuetan bete-betean asmatzen dugun bitartean; besteetan, argi dago ezetz. Kontua da beti alderdi positiboa hartu behar diogula aukeratutakoari; bestela, akabo! Oso ondo ulertzen dut aurreko erantzunean diozuna; izan ere, ni “espezialista” naiz horrelako kontuetan: askotan egiten ditut hainbat gauza eta gero pentsatu: “Hori ez, bestea egin behar nuen…”
Bizitzak proba ugari jartzen dizkigu, eta proba horietatik arrakastatsuen ateratzen dena ez da gehien ikasten duena, ez da gehien dakiena, ez da ongien pasatzen duena, ez da besteen esanetara egokitzen dena eta ez da berak nahi duena bakarrik egiten duena…; benetan arrakastatsu izaten dena egindakoaz (ondo edo gaizki) hausnarketa egin eta hortik ikasten duena (zuk egin duzun bezala). Beraz, nik ez nioke buelta gehiegirik emango egindakoari eta irailean, diozun bezala, beste afari bat egiteko aukera izango bazenu, ederki pasatzeko aprobetxatuko nuke!
Pentsamendu positiboak beti, Xabi! Aurrera, beti! Ez dakit Ortegak edo beste norbaitek esango zuen, baina nik gero eta argiago dut egindakoan iltzatuta gelditzeak mesede gutxi egiten diola pertsonari!:smile: Baina gatozen harira: Hernanin neskak inguratu zitzaizkizuen edo alderantziz?? :wink:
June, argazkiak sartu ditut azkenean (ez dakizu ondo ze astea izan dudan!!!). Esango didazu zure iragazkia pasatzen duten edo bakarren bat kendu beharrean nagoen…:lol:
2006-abu-11, 15:09
Bueno June…pixka bat berandu…baina beno…jeje
Eskerrik asko aipamena egiteagatik…baina ez zen beharrezkoa…
Zer egingo diogu ba?? Horrelakoxe xenxiblea naiz…eta bertsoekin beti emozionatzen naiz…:D