A zer nolako otordua!
Egunetik egunera gizartearen zorotasuna erakusten diguten albiste bitxiagoak topatzen ditugu. Lehengoan, etxerako bidean, honako albiste honi buruz hitz egiten egon ginen eta hain ezatsegina eta ez ohikoa iruditu zitzaidanez, berri honetaz idaztea erabaki dut.
Gertakaria lehengo egun batean gertatu zen: ezezagun batzuk duela zortzi bat urte lurperatu zuten emakume baten hilobia profanatu zuten. Ba al dakizue zein helbururekin? Bai, salda bat egiteko. Izan ere, hezurrik beste inon topatzen ez zituztenez, hildako gorpu batenak hartzea bururatu zitzaien. Agian gau hotz bat zen eta, noski, ostiral goizaldeetan dendak itxita egon ohi direnez, hilerrira joan eta bertan nahi adina aurkituko zituztela pentsatu zuten. Ondoren, hildakoaren hezurrekin eginiko salda dastatu zuten! Gertakaria Kataluniako herri batean jazo zen eta bertako poliziak argitu duenez, kasua azaltzeko hiru hipotesi dituzte:
“No sabemos aún si se puede tratar de una apuesta, un ritual de magia o un juego de rol�
Otorduaren soberakinak topatu zituena hilerriko zaindaria izan zen, eta bertan hezurrez gain, kazola, avecrema…aurkitu zituen. Badirudi lehenik beste hilobi bat irekitzen saiatu zirela, baina hau irekitzen ez zenez, beste honi ekin ziotela. Behin hezurrak lortu ostean, sua piztu, kazola urez bete eta salda prestatu zuten. Baina benetan goseak edota ganbaratik gaizki zeuden?

















2006-mai-17, 12:41
A zer nolako gosea piztu didan artikulu honek! Banoa mokadutxo bat jatera!! (saldatxo bat edo…)
2006-mai-17, 20:53
Badakigu sukalde tradizionalarekin hautsi eta gauza berriak sortu nahian dabiltzala… baina honaino iristea… jajaja!
:lol: