Mito bat gogoratuz: BOB MARLEY
Lehengo ostegunean duela hogeita bortz urte hil zen musikaren historian hutsune ikaragarria utzi duen reggaearen sortzaile eta bultzatzailea. Honezkero igarriko zenuten legez, Bob Marley musikariari buruz hitz egiten ari naiz.
Bob Jamaikako herri txiki batean jaio eta bizi zen, baina gaztetan Kingston hirira joan behar izan zuen amarekin batera, beraien egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz. Bertan, Bobk Rastafari erlijioaren eragin handia jasan zuen.
Marleyek Kingston hirian lagunak egin eta musika talde bat osatzea erabaki zuten: Wailing Wailers. Beraien lehen singela atera zutenean, Jamaikako lehen postuan jarri ziren. Aipatzekoa da Bob Kingstongo ghettoko gazte gaizkileei buruz abesti bat egin zuen lehena izan zela. Beranduago, beste talde bat sortu zuten: The Wailers. Beraien lehen diskoa atera zutenean, izugarrizko arrakasta lortu zuten. 1975ean, ordea, beste bi taldekidek taldea utzi eta Bobek bere emazteari eta bere lagun bati eskatu zien berarekin elkartzeko. Hauek baiezkoa eman eta horrelaxe sortu zen hain ezaguna zaigun Bob Marley & The Wailers taldea.
1976ko abenduaren 5ean, bakearen eta bere estatuko eskubideen alde kontzertu bat ematera zihoala, ezezagun batzuk eraso egin zioten; zorionez ez zen oso larria izan. Eraso honen ondoren, Bob Marley Floridara joan zen bizitzera, AEBetan, Europan eta Afrikan kontzertuak gehituz. Hurrengo urtean, izugarri arrakastatsu gertatu zen disko berri bat kaleratu zuen, Exodus .
Diskoak ateraz eta kontzertuak emanez jarraitu zuen hurrengo urteetan, minbiziaz oso larri jarri zen arte (urte batzuk lehenago egin zuen zauri batek eragindako minbizia). 1981eko maiatzaren 11n Miamiko ospitale batean hil zen, 36 urte zituelarik. Urteak pasa dira eta Bob Marley gogoan dugu, bere argia ez baita nolanahi itzalduko!
No woman no cry abesti ezaguna entzun nahi baduzu, klikatu hemen. Bideoan, berriz, Stir it up duzu ikusgai eta entzungai.























2006-mai-16, 16:59
zer demontre da trackBack bat?
2006-mai-17, 20:26
egia esan, nik ere ez dakit!!jejeje
2006-mai-19, 16:10
Aupa Asier eta Uxue. Ea ulertzen duzun azalpena:
Zer da trackback bat?
Trackback-a beste blog bati zure artikuluaren erreferentzia bat bidaltzea da, hitz gutxitan. Era honetan, azken blog honen iruzkinen atalean, zure artikuluaren testu zati labur bat agertuko da.
Zer helbururekin erabiltzen da trackback-a?
Zure trackback-a jasotzen duenari zera adierazi nahi diozu: bertan jorratzen den gaiaren inguruko informazio osagarria dagoela zure blogean. Beraz, gai baten inguruan trackback-ak eginez, iruzkinetara joz, klik batzuren truke gai baten inguruko informazio piloa edukitzeko aukera interesgarria da.
Blog guztiek trackback-a egiteko aukera eskaintzen dute?
Nahiz eta aukera hau gero eta arruntagoa bihurtu blog mota desberdinen artean, oraindik badaude blogak sortzeko hainbat aplikazio zerbitzu hau eskaintzen ez dutenak. Halere, eskaintzen dutenen artean ere, trackback-a oraindik ez da gehiegi erabiltzen. Nire ustez blogek eskaintzen duten zerbitzu interesgarrienetako bat da eta gehiagotan erabili beharko genuela iruditzen zait
Jar al dezakezu adibide bat?
Pentsa ezazu Asier, zure blog pertsonalean Bob Marleyren inguruko artikulu bat idatzi nahi duzula. Informazio pilatze lanetan ari zarela Landerrek argitaratu duen artikulu honetara jotzen duzu eta hona trackback bat bidaltzera pentsatu duzu. Lehenik eta behin goikaldean agertzen den trackback-aren helbidea kopiatu beharko zenuke (http://euskaljakintza.blogsome.com/2006/05/16/mito-bat-gogoratuz-bob-marley/trackback/) eta ondoren zure blogean argitaratu behar duzun artikuluaren ondoan Tracback-ak egiteko dagoen gunean itsatsi. Zure artikulua argitaratzerakoan hemen, iruzkinen zerrendan, zure artikuluaren erreferentzia bat agertuko da. Bertan klik eginez, Landerren artikulua irakurri dutenek zurea irakurtzen jarraitzeko aukera izango dute.
Tira, ulertu duzuelakoan… :mrgreen: