euskaljakintza
api
04

Euskal Herriko Itzulia 2006

Egilea: p. usabiaga    kirola       Trackback

Alejandro Valverdek ( Illes Balears) Oscar Freire (Rabobank) helmugako marran gainditzen du

Euskal Herriko txirrindulari lasterketarik handiena eta ikusgarriena iritsi da, Euskal Herriko Itzulia. Munduko txirrindulari hoberenak bilduko dira denek helburu bat dutelarik, Zallako helmugan garaile izatea. Baina hau lortzeko bidea ez da erraza izango, aurrez aurre mundu osoko ziklistarik hoberenak izango baititu, Danilo di Luca, Iban Mayo, Samuel Sánchez, Alejandro Valverde, Alberto Contador, Aitor Osa, Thomas Dekker, Patxi Vila eta Frank Schleck, besteak beste. UCI Pro Tour-eko 5. lasterketa honetan, UCI Pro Tourreko 20 taldeez gain, gonbidatutako beste bi talde ere aurkeztuko dira, Relax-Gam espainiarra eta Kaiku euskalduna.

Egun hauetan, Nazioarteko Txirrindularitza Erakundeak, UCIk, jakinarazi duenez, Euskal Herriko Itzulia munduko 3. txirrindulari probarik garrantzitsuena da antolakuntzari dagokionez, Frantziako Tourrak eta Dauphine Liberé-k bakarrik gainditua. Beraz, egun hauetan munduko txirrindularitza maila handiena ikusi ahal izango dugu leihora ateraz edo Lazkaomendira bertara hurbilduz.

Egin beharko duten ibilbidea oso gogorra izango da urtero legez, eta txirrindulariei zangoak majo berotuko zaizkie. Lehenengo bi etapek itzuliaren garailearen izena emango ez diguten arren, irabaziko ez dutenen izenak emango dizkigute, Euskal Herriko Itzulia lasterketa selektiboa baita eta egunak pasa ahala, karrera irabazteko izenen erorketa biziko baitugu. Baina benetan erabakigarria azkeneko etapa izango da 24 kilometrotako erlojuaren kontrakoa korrituko baitute Zallan. Azken etapa honen ibilbide motzean 2 mendate igaro beharko dituzte, eta, beraz, erlojuaren kontrako espezialisten eta lasterketako txirrindulari indartsuenen lehia bizia izango dugu.

Irun-Segura 2. etapako ibilbidea Guri dagokigunean, bigarren etapa Irun-Segura izango da, 155 km egin beharko dituzte eta, besteak beste, Ordiziatik pasako dira, Jakintza Ikastola paretik, hain zuzen ere. Baina etapako daturik aipagarriena igo beharko dituzten 12 mendateak! dira. Errepide oso estuetatik pasa beharko dira eta matxuraren bat erabakigarria izan daiteke. Espero dut ikuskizun polita bizi izatea. Ni, behintzat, hortxe izango naiz, dena gertu-gertutik bizitzeko prest!

Egunean egunekoa jarraitu edo irabazlea zein izango den jakiteko lehiaketan parte hartu nahi baduzue, klikatu hementxe.

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

4 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: iagirre

    Petx! Etaparen Lazkaomendiko zatia ez dute telebistan bota eta ez gara atera. kauen sos. Baino Aiztiriko portua igotzen ai zienen ikusi ditut zaleen artean Caja rural eta euskalteleko trajearekin zeuden bi zale. Urrutitik ikusi zaizue baina nik banekienez nola jantzita zeundeten ikusi zaituztet. Samuel Sanchez es una makina e!

  • a gravatar Egilea: p. usabiaga

    Puta madre pasa dugu. Txo euskalteleko maillotakin jun da eta segurako helmugan ume bat autografo eske etorri zaio:lol: Benetan azpimarragarriak izan dira podiumeko azafatak eta batez ere saunier duval taldeak zituen bi neskak. Etapa gogor honen ondoren oso ondo etorriko zen masajearen ondoren neskatxa hauekin relax saio bat egitea:mrgreen:

  • a gravatar Egilea: Maite

    Baina, baina, baina…Peio!!! Nik uste nuen txirrindularitzarekiko zure afizioa benetakoa zela!!! Hau da ezustekoa!!! Maillota jantzi, txirrindua hartu, aldapak igo…eta dena neskak ikusteko??? Jesus ene!!! :cool:
    Ah!! Ni ere Lazkaomendin izan naiz. Izugarria!

  • a gravatar Egilea: p. usabiaga

    Txirrindularitza eta nesken artean elegitu behar izango banu argi dago zein izango zen erantzuna….:mrgreen: Kurbak oso interesgarriak dira beti.

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?