Harkaitz Cano gaur Jakintzan
Harkaitz Cano idazlea gaur ikastolan izango da Idazleak Ikastetxeetara egitasmoaren barruan. Egitasmo hau Euskara Biziberritzeko Planeko (EBPN) ekintza da, eta Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu ohi du, “euskal idazleen obrak zabaldu, ikasleen literatur zaletasuna eta gaitasuna sendotzeko.� Canorekin, Susa argitaletxearen eskutik 1999an argitara emandako Pasaia blues eleberriaz arituko gara.
Harkaitz Cano Lasarte-Orian jaio zen 1975. urtean. Lubaki Banda taldean hasi zen literatur munduan eta, oraindik gaztea den arren, hainbat genero landu ditu dagoeneko: poesia, eleberria, ipuinak… Lehenengo argitalpenak poesiakoak izan baziren ere, ondoren prosarantz jo du eta gaur egun euskal literaturako idazlerik sendoenetakoa da, orain arte argitaratu dituen lan guztiek izan duten harrera bikainak erakusten duen legez.
Canoren lanak dira, besteak beste, Kea behelainopean bezala (Susa, 1994), Paulov-en txakurrak (Erein, 1994), Radiobiografiak (Elkar, 1995), Beluna jazz (Susa, 1996), Telefono kaiolatua (Alberdania, 1997), Bizkarrean tatuaturiko mapak (Elkarlanean, 1998), Piano gainean gosaltzen (Erein, 2000), Norbait dabil sute-eskaileran (Susa, 2001), Belarraren ahoa (Alberdania, 2004) eta Neguko zirkua (Susa, 2005).
Zuzenbidean lizentziatua da Donostiako EHUko unibertsitatean. Euskal Herriko hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain, irrati eta telebistako gidoigile bezala ere lan egiten du. 2005eko Literaturako Euskadi Saria lortu berri du arestian aipatutako Belarraren ahoa liburuagatik. Euskaljakintzan argitaratu genuen bere garaian sariaren berria. Honetaz gain, honen harira egindako hainbat elkarrizketa eta beste irakurri nahi baduzu, klikatu hemen.
Bukatzeko, aipatu, eguerdiko 12:30ean izango dela lasartearra gurekin. Bereziki, lehenengo hiruhilean irakurri genuen Pasaia Blues liburuari buruz hitz egiteko aukera izango dugu. Dena den, guk prestatu ditugun galderak eta berekiko dugun jakin-mina ez dira hor amaitzen eta beste liburu zein bere bizitzaren inguruko beste hainbeste galdera egingo dizkiogu. Ea, bada, gure jakiteko nahi hori asetzeko gai den (ziur gaude baietz!).

















2006-api-05, 6:37
Ze ona!! Gurekin egon eta hurrengo egunean Espainiako Kritika Saria jaso duela jakin dugu. ZORIONAK, HARKAITZ!!. Lastima egun bat lehenago jakin ez izatea…
Gurekin ederki asko portatu zen. DBHO1ekoei prestatuta geneuzkan galdera guztiak eta gehiago erantzun ondoren, gure irratira eraman genuen. Bertan, euskaljakintza-xaranak elkarrizketa interesgarri bat egin zion baina han jazotakoak Xabik hemendik gutxira azalduko dizkigunez, nik ez dut gehiago kontatuko.
Albistea irakurtzeko, klikatu hemen.
2006-api-05, 19:26
Kontxo!! “Istripu” ugari dituzu azkenaldian, ez Harkaitz?? :wink: Hauxe berri pozgarria!! Etzi nork esango zidan Bernardo Atxagak berak, bere Obabakoak liburuarekin, irabazi zuen sari bera handik bi egunera eskuratuko zuen idazlearen aurrean nengoenik!! :eek: Guztiok ezagutzen dugu Harkaitzen kalitatea (gogora dezagun Pasaia Blues), baina horrelakorik…!!! MUNDIALA DA!!!! Zorionak, Harkaitz, merezi duzu saria; horren fede egiten dut. Segi istripuz istripu!!!