euskaljakintza
api
02

EUSKALJAKINTZA AURREUNIBERTSITATEKO IKASLE ONENEN ARTEAN! (2)

Egilea: Maite    orokorra       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

Jakintzakook 2. froga hasi aurretik
A ze eguna atzokoa! Gure neskek egin zuten kilometro mordoa ez dago zenbatzerik kilometro-kontagailu aurreratuenarekin ere!! Lastima ez kilometro-kontagailu ez GPSrik ez genuenik, izan ere oso gustura hartu izango baikenuen azken puntuetaraino heltzeko! Egun osoan zehar, gure neskak han eta hemen ibili ziren, alde batetik bestera, etsi gabe; planoa esku batean eta kantinplora bestean…

Jarduna honelaxe laburbil daiteke: gazi-gozoak. Gozoak, mapaz eta iparrorratzez baliaturik aurkitu beharreko puntu ia-ia guztiak aurkitu zituztelako, baita hainbat proba berezi egin ere; baina gaziak, kilometro mordo bat egin eta gero, bueltan baliza aurkitu gabe etorri zirelako…

Ikasle mordoa Nebrijako Unibertsitatean Hotelera bueltatu ginenean, dutxa azkar bat eta berehala lanari ekin genion. Ez genuen segundo erdi bat galtzeko. Hoteleko kafetegira jaitsi, ordenagailua piztu (hori bai, konexiorik gabe) eta mundu osoko kapitalak errepasatzeari ekin genion. A ze barre algarak (zerbait esateagatik) Europako hainbat herrialde berriren kapitalak errepasatu-ikasten: Azerbaiyan, Baku; Eslovenia, Liubliana; Eslovaquia, Bratislava; Kazajstan, Almaty; Kirguizistan, Bishkek… Ez jarri aurpegi hori, zuek ere, gure antzera…

Kultura orokorreko hainbat test ere erantzun genituen eta nahiko ondo. Gaur goizean XX. mendeko historia errepasatu dugu: 1go Mundu Gerra, Bigarrena, Hitler, Roosvelt, Fidel Castro, Vietnameko Gerra, gizona ilargira iritsi zenekoa…denetik!! Orain, irabazi ez dugu irabaziko, baina zenbat ezagutza geureganatu dugun asteburuan zehar (ja-ja).

Lehiatzeko prest!
Oraintxe neskak galderak erantzuten daude: 100o galdera 8 minutuko alditan ( 8 minuturo 100 galdera). Galderak kultura orokorrekoak dira hein handi batean, baina baita fisikako txanda bat ere, matematikakoa, biologiakoa, ekonomiakoa… denetik!

Beno, bada, hauxe da guztia oraingoz. Gaur ere, beste irakasle baten bulegoan sartuta nago eta azken froga amitzear dago. Hemengo irakasleei eskerrak ematea besterik ez zait gelditzen lehenengo unetik denean laguntzeko prest azaldu baitira. Ez didate soilik bulegoa utzi baita euren pasahitza ere eta hori benetan eskertzekoa da.

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • PDF
  • Posterous
  • Print
  • RSS
  • Tumblr
  • Twitter

4 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: erea

    Apa neskak!! A ze asteburue izan duzuen! je! Argazkietan dituzuen aurpegiengatik, notatzen da primeran ibili zaretela. Pozten naiz! Eta bueltatzeko zer? beste 12 ordu??

    beno, bihar ikusiko gara eta kontatuko dizkidazue egindako trastadak! jeje!!! zuek ezagututa batenbat egin duzuela ziur!

    aioooo

  • a gravatar Egilea: aalvarezdeeulate

    Sailkapen eta puntuez ez duzue ezer esaten, zer geratatu da? oso atzean geratu zarete ala?:mrgreen:

  • a gravatar Egilea: jaizpurua

    Erea zurekin erabat ados nago bost neska hauek eta irakaslea ezagututa ziur baten bat egingo zutela! Baina hori bihar jakingo dugu, gauza horiek pribatuan hobe!je!
    beno bihar arte!

  • a gravatar Egilea: mireia

    espero dut bueltatzeko beste 12 ordu behar ez izatea, zuen onagatik jaja

    bihar kontatuko diguzue guztia!

    :)

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?