LOKAILUAK
LOKAILUAK LANTZEN:
Lokailuak landu nahi badituzu, hementxe duzu jarraian hainbat jarduera. Azken Hautaprobetan eskatu izan duten legez, esaldiak moldatu behar dituzu lokailu jakin batzuk erabiliz.
Honen inguruan zertxobait gehiago jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen.
PERPAUSAK ELKARTZEKO BIDEA: LOKAILUAK.
Testu mailako loturak adierazteko erabiltzen ditugun hitzei lokailuak esaten zaie. Lokailuak hitz solteak dira, hau da, ez dira atzizkiak. Juntagailuak ez bezala, metatu egin daitezke; hau da, perpaus berean lokailu bat baino gehiago ager daiteke.
Lokailuak bost multzotan sailka ditzakegu:
1. Aurkaritzakoak: aurretik esandakoari aurkaritza adierazteko, adibidez: ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik, bitartean, artean, alta, alabaina, dena dela, hala ere.
2. Ondoriozkoak: testuan zehar esandakoaren ondorio gisako zerbait adierazteko, adibidez: beraz, bada, hortaz, orduan, honenbestez, horrenbestez, halatan.
3. Kausazkoak: testu mailako kausazko loturak adierazteko, adibidez: izan ere, zeren, ze.
4. Emendiozkoak: aurretik esandakoari zerbait gehitu edo gaineratzeko, adibidez: bestalde, halaber, orobat, berebat, behintzat, segurik, behinik behin, bederen, bederik.
5. Hautakariak: testuan adierazitako gauza edo ideien artean hautatzeko, adibidez: bestela, osterantzean, gainerakoan, gainontzean, ezpabere.








Gaur egun, Made in China hitza milioika artikulutan irakur daiteke: arropa, telebista, automobila eta abarretan. Azken hogeita hamar urte hauetan,
Igoera honen beste eragile bat atzerriko ezarpena izan da. Konpainia multinazional askok kokatu dituzte beraien lantegiak bertan, besteak beste,
Adituek iragarri dutenez, Txina hemendik gutxira munduko potentzia handiena izango da . Sor daitekeen arazoa, dena den, herritarren ezberdintasuna izango da, alegia, aberatsak gero eta aberatsagoak izango dira eta behartsuek gero eta diru gutxiago izango dute. Jim O’ Neil analistaren hitzetan, txinatar gazte batek bere gurasoek eta aitona-amonek baino diru gehiago irabaziko du, baina mendebaldeko pertsona bat baino txiroagoa izango da.








