euskaljakintza
mar
26

DENOK SUKALDERA!!

Egilea: neream    musuak estitzen       Trackback

Euskaljakintzarako atal berri batekin natorkizue: postreak. Badakit DBHOko ikasleak eta irakasleak oso gozozaleak zaretela eta ikaragarri gustatzen zaizkizuela pastelak eta horrelakoak jatea. Horregatik norberak errezeta hauek jarraituz bere etxean jaki hauek prestatzea idea polita izan zitekeela pentsatu dut. Beraz, animatzen zaituztet oso dibertigarria baita.

Gaur bi errezeta emango dizkizuet. Bata, txokolate eta intxaur pastela helatuarekin eta bestea, txokolatezko galletak.

Has gaitezen, bada!!!

TXOKOLATE ETA INTXAUR PASTELA HELATUAREKIN

OSAGAIAK
(7 lagunentzat)

PASTELA

250 g txokolate
180 g gurin
4 arrautza
300 g glas azukre
180 g irin
20 intxaur

KANELAZKO HELATUA

200 ml esnegain
100 ml esne
4 arrautza-gorringo
100 gr azukre
2 kanela-txotx


HELATUA

1. Arrautza- gorringoak azukre erdiarekin nahastu.
2. Esnea kanelarekin berotu. Irakiteko prest dagoenean, gorringoak gehitu eta eragin.
3. Iragazki batetik pasatu eta sutan jarri. Su motelean eduki eta gelditu gabe eragin pixka bat loditu arte. Ez utzi irakiten, moztu egiten baita. Agudo hoztu.
4. Esnegaina muntatu eta geratzen den azukrea ere bai.
5. Esnegaina eta egin dugun natilla nahastu.
6. Makina badugu, bertan egin helatua. Bestela, izozkailuan sartu eta hamar bat ordu utzi. Hori bai, lehenengo hiru orduetan noizbehinka atera eta irabiatu kristalak ez sortzeko.

PASTELA

Ze goxoa! 1. Txokolatea moztu eta gurinarekin urtzen jarri, eraginez su motelean. Sutik atera eta epeltzen utzi.
2. Arrautzak irabiatu eta txokolatearekin nahastu.
3. Azukrea gehitu eta nahastu.
4. Irina bahetu eta nahastu.
5. Aldez aurretik intxaurrak zatikatu. Ondoren, gehitu eta nahastu.
6. Masa guztia koipeztatutako eta irineztatutako molde batera bota. Labean sartu: 180 ºC, 45 minutu. Moldetik atera eta hozten utzi.

TXOKOLATEZKO GAILETAK

OSAGAIAK

60 g gurin
60 g azukre
90 g irin
60 g txokolate beltza
Arrautza bat

1. Labea 180 ºC-ra piztu.
2. Gurina urtu eta azukrearekin nahastu krema bihurtu arte.
3. Ondoren, arrautza irabiatu eta kremarekin nahastu.
4. Irina bota eta honekin batera gatz pixka bat.
5. Azkenik, aldez aurretik zatikatutako txokolatea nahastu.
6. Erretilua irineztatu eta piloak egin ondoren, erretiluan ipini. Bukatzean, labean sartu 10-12 minutuz, atera bertatik eta hozten utzi.

Bi errezeta hauek prestatzeko nahiko errazak dira, baina jateko are errazagoak! Orain zuei dagokizue sukaldari txapela jartzea eta sukaldeko munduan murgiltzea. BON APPETIT!!!!

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

3 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: xarana

    Uuummmmmmm!! Horixe itxura postre horiena!! Baina, arren, Maite, nola onar dezakezu horrelako artikuluen publikazioa? Sekulako sufrimendua gerta daitezke osteguneko azken aurreko orduan eurekin topo egitean. Errukitu zaitez gutaz, mesedez!!!

  • a gravatar Egilea: Maite

    Aupa, Xabi! Ez pentsa, niri ere pasa zait burutik ez argitaratzearena. Izan ere, zuzenketak egiten ari nintzenean, bizpahiru bisita egin baititut txokolatea giltzapean gordeta dudan kutxa gotorrera!!! :lol:
    Artikulu hau nire galbidea izan daiteke…:cry:

  • a gravatar Egilea: elena

    laguntza behar dut!!nola egin ditzazket gaileta goxo gehiago??
    eta beste errezeta postrerik ba al daki norbaitek??
    eskerrik asko

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?