euskaljakintza
mar
23

CO2, airetik lur-barnera

Egilea: I.Larraza    orokorra       Trackback

Zentral elektrikoetako CO2a jaso eta lurrazpira sartzea, hauxe da munduari egin nahi zaion azken mesedea.

Integral aldizkariaren martxoko alea irakurtzen ari nintzenean egin nuen topo berri harrigarri honekin.
Dirudienez, aldaketa klimatikoari eta airearen kutsadurari honela egin nahi zaio aurre, buru gainera botatzen dugun zikinkeria oin azpian ezkutatuz.

Gasa konprimituz lur azpian sartzea da helburua, eta esan beharra dago herri boteretsuenen artean harrera oso ona izan duen ideia dela. Jada hainbat proiektu martxan dago Japon, EEUU, Holanda…

Lurrak barneratzeko duen ahalmenaren kontuak atera dituzte jada. Diotenez, formazio geologikoetan gordetzeak 2100era arteko emisioen %55aren gutxipena suposa dezake eta baita negutegi efektua eragiten duten gasen %20 eta %40arena ere.

Halere, honek guztiak ez al dirudi gero eta handiago bilakatzen ari den arazo bat atzeratzeko pantomima? 2100 urtea iristean, zein atmosferatik kanpo bidaliko dugu? Edo ilargia ote hurrengo mendeetako “Sasieta�?

Proiektu honen guztiaren kostua izugarria dela dio hainbat organizaziok, zentral elektrikoetan eurak baino handiagoak diren makineria txertatu beharko da eta.

Datu aspergarri gehiagotan sartu gabe, proiektu honen benetako gakora jo dezagun. Hau al da irtenbidea? Gero eta kontsumo handiagoa, emisio gehiago onartzen jarraitzen badugu, egoera jasanezina bilakatuko dela argi daukagu, baina guk biziko ez dugula jakiteak ematen digun momentuko lasaitasunak ezin gaitu itsutu. Egia da, guk seguruenik ez dugu gerturatzen ari den krisi energetiko, ekonomikoa ezagutuko, baina ez al duzue uste gure ondorengoei bidea erraztu behar diegula? Norberak bere burua bakarrik ikusten jarraitzen badugu, ez dugu lortuko gauza handirik.

Zuk zer uste duzu???

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

3 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: britz

    Zuk esaten duzun gauza bera pentsatzen dut nik, hau da, azken finean CO2a lurrazpian sartzearena arazoa zertxobait atzeratzeko metodo bat besterik ez dela. Gainera, seguraski metodo honek bere ondorio kaltegarriak ere izango dituela, eta ez bada orain gerora izango da.

  • a gravatar Egilea: jgarzia

    Kontsumismoa eta horrek probokatzen dituen arazoak paraiatzen ari gara. Erraza da hori kritikatzea, baina ez dugu ezer egiten arazoa konpotzeko.

  • a gravatar Egilea: Irati L.

    Arrazoi osoa daukazu Jokin. Gizartearen arazoei buruzko tesiak errazegi egiten ditugu. Zoritxarrez, autokritika sahiesteko erraztasun berbera daukagu.

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?