Oliver eta Benji
Kaixo lagunok, aurrekoan Dragoi Bolari buruzko artikuluarekin lortutako arrakastaren ondoren, beste marrazki bizidun mitikoekin natorkizue: OLIBER ETA BENJI. Son Goku miresten nuen bezala eta berarekin sartu ez nintzen bezala, futbolari hauekin, oraingoan, barre pixka bat egingo dugu (nik bai, behintzat:D).
Aurrekoan pentsatzen ari nintzela duda bat sortu zitzaidan: zenbat demontre meittuko dik artista hon zelaiek? Axota eta papera eskuan hartu eta trigonometria egiten hasi nintzen. Lurraren erradioak eta Oliberren (1.70m, japoniarra izaki ez baita oso handia izango) altuera horretatik horizontearen lerroa lau kilometro eta erdira ikusten duela jakin dut. Eta gutxi gorabehera Oliberrek atea zelaiaren hiru laurdenak egin dituenean ikusten duenez, ez da zaila, matematikaz baliatuz, OLIBER ETA BENJI TELESAILEKO ZELAIAK 18KM-KO LUZERA duela konturatzea.
Eta hemen sortu ziren nire buruhauste serioenak: zein abiadura hartzen dute jokalari hauek? 100 kilometro ordukotik gora ala? Japonian ez al dute dopin kontrolik egiten? Orain konturatzen naiz Julian bihotzeko gaixotasunak jota nola geratu zen…
Eta Oliberrek bere areatik txut egin, zelaiak dituen 18 kilometroak segund0 pare batean zeharkatu eta sarea zulatu ondorenean atzeko paretan marka uzten duenean? Baloiaren abiadura, gutxienez (eskerrik asko, Josune, iaz fisika irakasteagatik) 32.400 kilometro orduko abiaduran botatzen du. Ez luke soinuaren abiadura batzutan pasako? (Zenbat mach dira hauek, Jokin?) Eta ez dira, ba, Oliberren hanka, kanoia; eta, baloia, obus bat izango? Nola liteke gizaki batek (Benji kasu honetan) kanoikada hau gelditzea?
Japoniar hauek zein taktika erabiltzen dute? 1-1-1-1-1-1-1-1-1-1a? Jokoz kanpoa nola eskatzen dute, bengala bat airera botaz? Biluzik irteten den ingelesa zelaira irtengo balitz, nola eta noiz geldituko lukete? Zenbat polizia eta sendagile daude zelai batean? Norbait gaixotuz gero, ez al da hiltzeko arriskuan jartzen?
Partiduaren amaieran aldageletara joateko autobusa pasatzen al da jokalarien bila? Nola daki epaileak marrazainek zerbait dioten?
Oliberrek zelai osoa (demagun ordu pare batean) jokalari eta atezainari izkina egin eta gero huts egin ondoren zer egiten du, bere buruaz beste edo olatua? Eta orduerdi lehenago partiduaren amaiera izan dela konturatzen denean? Aldaketak egiteko polizia joaten al da hauen bila edo GPS sistemaz gidatzen dira?
Eta garrantzitsuena, zenbat eserleku daude? Eta ultrak hemen bezala portatzen al dira, edo urrutiegi daude zelaitik? Duda gehiago izanez gero, idatzi bildurrik gabe.
Iñigo ez da nire nahia zure erlijioa (futbola) iraintzea, ez zaitez arabiarrak Mahomaren karikaturekin bezala jarri mesedez!









Artelanek ez dituzte beti museoak egonleku bakartzat. Eta gezurra badirudi ere, batzuk ikusteko ez dago ordaindu egin beharrik ere. Horietako bat dugu Spiral Jetty edo Kamingain Kiribila. Izan ere, 25 urte ur azpian ezkutaturik egon ostean, berriro ere begibistan dago, iazko udako lehorteak direla eta. 









