XX.MENDEKO EUSKAL LITERATURAREN IZARRA
Joseba Irazu Garmendia, Bernardo Atxaga izenez ere ezaguna (Asteasu, 1951), XX. mendeko euskal idazlerik ezagunena bilakatu da. Ekonomian lizentziatua, euskarako irakasle, ekonomialari eta liburu saltzaile izan zen ogibidez idazten hasi aurretik. 80. hamarkadan hasi eta gaur egun ere idazten dihardu. Azken egun hauetan, gainera, hiru gertakizun garrantzitsuren ardatz izan da: Euskaltzaindiako kide izateko proposatua izan da, eta bere eleberrietako bi, Obabakoak eta Zeru horiek, zinerako egokituak izan dira.
1972an ergitaratu zituen bere lehenengo olerkiak euskaraz. Lau urte beranduago bere lehen nobela idatzi zuen, Ziutateaz, eta 1987.urtean, Etiopia. Garai honetan, Pott banda ko partaide izan zen, izen bereko aldizkarian bere lanak argitaratuz, Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorikarekin elkarlanean.
Asteasuarrak genero guztiak ukitu ditu, olerkigintzatik hasi eta narratibara arte, azken hau, gazteei, haurrei, helduei… zuzendurik. Bere idazlanen artean Obabakoak (1988), Sugeak txoriari begiratzen dionenan (1997), Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian (1984), Bi anai (1985), Gizona bere bakardadean (1993) eta Soinujolearen semea (2003) dira aipagarrienak. Hauez gain, Zeru horiek (1995) dugu, film bihurturik Biarritzeko FIPA jaialdian ikusi ahal izan duguna. Baina, arestian aipatu dugun legez, hau ez da zineman ikusi dugun Atxagaren lan bakarra, hain ezaguna den Obabakoak adaptatua ikusteko aukera ere izan baikenuen duela hilabete batzuk (euskaljakintzan horri buruzko aipamen batzuk ere egin genituen).
Lehen esan bezala, Euskaltzaindiako partaide diren Xabier Kintana, Ana Toledo eta Jose Luis Lizundiak hil berri den Juan Mari Lekuonaren postua hartzeko proposamena aurkeztu dute. Hauek Bernardo Atxagak egindako literatura merezimendua azpimarratu nahi dute, baita Euskal Herriko mugez gaindi duen ospea ere. Horri jarraiki, bozketa martxoaren 31n burutuko da. Euskaltzaindiak, bere lan zabala azpimarratu nahi du, euskararen bultzatzaile sutsua izana. Hau gutxi balitz, hizkuntzaren erabilera egokia eta bere obra 20 hizkuntza ezberdinetara itzulia izana goraipatzen dute.
Aipatu ere, hainbat sari ezberdin irabazi dituela Obabakoak nobelarengatik, besteak beste; Euskadi Saria, Kritikaren Saria eta Prix Millepages Saria. Halere, ezin esan dezakegu gauza bera Montxo Armendarizen Obaba filmagatik atzo ez baitzen garaile suertatu Goya sarietan…
Ez nuke amaitu nahi aipatu gabe, aurten ikusten ari garenez, gaur egun euskal literatura autore interesgarri anitzez josia dagoela. Euskaljakintzakook autore ezberdinak irakurtzen ari gara eta ikasturtean zehar emango dizuegu beraien berri. Ea denon artean euskal literaturari bultzadatxo bat ematen diogun..
Hemendik, bada, zorionak Atxagari eta ea writelyn denon artean idatzi dugun narrazio laburra irakurtzen duzun, gustatuko zaizu eta!!!
Informazio gehiago:
Euskaltzaindiarako izendapenaren inguruko beste iritzi batzuk
















