euskaljakintza
Abe
16

Itsuaren barkamena

Egilea: nsoto    gure ekoizpenak       Trackback

Haizearen arimak ikaratzen nau,
zure begiradak itsutzen nau,
zer ari ote naizen pentsatu gabe
egunsentiaren beldur naiz.

Gauaren magalean gelditu nahiko nuke betiko,
izarren azpian ilargia elkarrekin ikusten,
maltzurkeriaren eta gaiztotasunaren artean
libreki arnasten, libreki itsutzen,
libreki maitatzen, libreki gozatzen.

Barkaidazu maitea,
ametsak ametsak direla esan didate,
behar zaitudenean ezin izango zaitudala ondoan izan,
zure begien egarri izanda ere, ezinezkoa izango dela…
Barkaidazu arren.

Barkaidazu barkaezina dena,
barkaidazu eztarrian nuen korapiloa askatzeagatik,
barkaidazu behin zure begiak estali nituelako,
barkaidazu, beraz, nik itsutu zintudalako.

Iritsi da azken eguna,
azken besarkada,
margoturik zegoen islapen hau
amaitzear dago eta

Ezin ahaz dezaket zure irrifar maltzurra,
zure ikararen irri bihurria,
gauero-gauero zure besoetan harrapatzen ninduena
eta han bertan itsutzen ninduena ere

Nire oroimenera datoz orain zubi aurrean igarotako gauak
ilargia begiratzen genuen,
guretzat une hura betirako geldirik egongo balitz bezala,
baina gau ilun horietan, denbora pasa ahala,
gure artekoak ez zuela zentzurik,
gure artean itsasoa ez zegoen bare, ikusi genuen

Itsututa zeundela uste nuen,
nik itsutua.
Esaten zenizkidan hitz goxoak gogora datoz
oraindik gogora, bai

Baina berandu da jadanik,
berandu agur esateko,
zure begirada galduak
barruko su garra itzaldu zidan eta.

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

2 iruzkin

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: Maite

    Gogorra benetan agur esan beharra eta buruak agur esaten uzten ez duenean, ezta???
    Honek Anarik bere abesti batean adierazten duena gogorarazi dit:
    eta ezin zaitudanez ahaztu
    beharko zaitut nahastu, nahaztu
    zuria bada dena zuriz
    beltza ere berdin
    ez dut maite grisik

    Oso ona eta oso originala zure posta, Nerea!:wink:

  • a gravatar Egilea: nsoto

    Gogorra da bai Maite… :sad: Zaila da norberaren nahien aurka joatea… eta are tristeagoa zergatik HONELA eta ez HORRELA den pentsatzen jartzea, baina horrelakoxea da bizitza!

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?