Abe
14
ORTOGRAFIA ARIKETA BAT
Egilea:
Maite
hizkuntzarekin arazoak
Trackback
Agur t’erdi atal honen jarraitzale zareten guztioi! Esan nizuen aurrekoan filosofia pixka bat aldatuta nuela edo, behintzat, aldatze bidean nindoala (azalpen errazagoak, ariketa osagarriak eta abar). Eta horri jarraituz, gaurkoan, ez dut azalpenik emango; gaur, zuzenean ariketa batekin hasiko gara. Egin behar duzuen gauza bakarra jarraian azaltzen den esteka klikatzea da. Esteka honek ariketa batera eramango zaituzte eta zuen zeregina dauden bi idazkera ezberdinetatik bat aukeratzea izango da. Bukaeran erantzunak ikusi-ri ematearekin batera, ortografia kontuetan nola zabiltzaten jakingo duzue. Animatuta? Ekin lanari, bada!


















2005-Abe-14, 22:06
Oraingoan ez dut suerterik izan!! Gainera konturatu naiz hitz batzuen aurrean dudatan gelditu naizela, eta akatsak ere egin ditut! Baina beno horrela ikaste omen da!! Beraz espero dut hurrengo batean hitz hauek ondo idaztea!!:wink::lol:
2005-Abe-14, 22:31
Aupa, June!!! Garrantzitsuena ez da dena ondo egitea, saiatzea eta ikastea baizik! Bizitza honetan jakin-mina izatea ezinbestekoa da eta zuk hori soberan duzu, beraz, eutsi goiari!!!
2005-Abe-15, 0:26
UKITU ETA IKUTU, mila aldiz zuzendu arren gaizki egiten jarraituko dut! nik ere june zenbait hitzen aurrean dudak izan ditut, baina orokorrean nahiko ondo. ea hurrengoan %100 asmatzen dugun.
2005-Abe-15, 7:13
Aupa, Irati! Ez zaizu gauza bera gertatzen IKUILU hitzarekin? Guk, beti, horrela ahoskatzen dugu; baina, berez, UKUILU beharko luke…
Ah!!!Ikusten duzunez, ez ditut sartu GAUZA eta GAUZ badakidalako hori gaindituta dugula. Ez da horrela?:wink:
2005-Abe-15, 21:01
Nik uste baino hobeto egin dut! ingeleSa?? Ene!:eek: Betidanik ingeleRa zelakoan nengoen!:roll: Beno ba, gutxienez gaur zerbait berria ikasi dut!
2005-Abe-15, 22:33
Aupa, Nerea! Bai, egia da, denok ingelera esateko ohitura dugula, baina Euskaltzaindiak ingeles hitza ematen du ontzat (biztanleei zein hizkuntzari erreferentzia egiteko). Egia da, beti ikasten da zerbait eta, are gehiago, beti oso ondo dator zerbait ikastea !!!:wink:
2005-Abe-16, 10:13
Ikustekoa da frogak jartzen ari zarela eh…Hala ere, badakizu gauza asko ongi ikasi ditugula “bat-batean” bezala jaja.Iazko liburuko lehengotariko araua!!22egin ditut ongi, baina hala ere hitz batzuen aurrean duda-mudatan geratu naiz jiji!