euskaljakintza
Aza
02

Agur Egiako Ametsena gaztetxeari!

Egilea: arrate    orokorra       Trackback

Egiako gaztetxea Donostiako Egia auzoko Ametsenea gaztetxea hustu egin zuen pasa den astean, urriak 26, Ertzaintzak goizeko 06:50ean. Une horretan eraikinaren barruan bi gazte aurkitzen ziren eta ertzainak ikustean, gazteek eraikina husteko agindua non zeukaten galdetu zieten, ertzainek horren beharrik ez zeukatela erantzunez.

Jende ugari bildu zen gaztetxearen inguruan, eta manifestazioa ere egin zuten. Une horretantxe hasi ziren eraikina botatzen eta ekintza horren aurrean tentsio uneak izan ziren, ertzainek gazteei erasotuz bukatu zutelarik. Eguerdian, gaztetxea bota izana salatzeko, Donostiako udaletxera joan ziren gazteak, bertan udaltzainek kolpeka kanporatu zituztelarik.

Haizea Fernandez Egiako Polloe Bizirik Asanbladako kideak ekintzaren erantzuleak kritikatu zituen:

Batetik, EAJ, euren Polizia bidali duten moduan bidaltzeagatik; bestetik, eraikinaren jabe ziren mojak, euren jarreragatik, eta gurekin harremanetan jartzeari uko egiteagatik.

Era berean, zera gehitu zuen:

Honen atzean dagoen eraikuntza enpresa ere kritikatzen dugu, gazteok autogestiorako okupatutako etxea esku pribatuak aberasteko erabiltzeagatik; azkenik, Udala ere bai, bera delako erantzule nagusia, hemen anbulatorioa egiteko egitasmoa egin eta guri ateak itxi dizkigulako.

19:00etan manifestazioa egin zuten, eta hasiera batean ertzainek bi gazte identifikarazi arren, gero lasai utzi zieten protesta aurrera eramaten.

Arazo hau, dena den, ez da joan den astekoa ondoren ikus dezakezuen bezala.

2005-08-07

2005-08-24

Eta zuek zer deritzozue?

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

Iruzkin 1

Iruzkina idatzi
  • a gravatar Egilea: NAIARA

    Horrelako albiste tristeak askotan entzuten ditugu zoritxarrez. GAZTETXEAK behin eta berriz botatzen dizkigute, bertan jada ezagutu eta lagun egin garen gazteok egonlekurik gabe utzirik. Gazteon topaleku diren gaztetxeak gure herrietan izateak ez dio inori kalterik egiten eta guk gure gustuko ekintzak, kontzertuak, hitzaldiak… egiteko aukera paregabea dugu, baita besterik gabe bertan pipak janez berriketan lasai egoteko ere. Besterik gabe, gazteok defenditu beharreko kontua dela iruditzen zait, gure eskubidea baita! :wink:

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?