euskaljakintza
ira
30

ORIENTAZIOA

Egilea: Maite    sailkatu gabe       Trackback

Orri honetan Batxilergoa bukatu ondoren dauden aukera ezberdinen berri emango dugu (unibertsitatea, goi mailako heziketa zikloak…)

  • EHUn sartzeko tramiteak:

Gertukoak

Besteak

Denetarik

Goi mailako Lanbide Heziketa

Hautaprobak

  • Educaweb: La selectividad (denetarik horren inguruan).

Datorrena

Ikastetxeetako orientazio guneak

ira
30

KILOMETROAK GAINEAN

Egilea: jaizpurua    orokorra       Trackback


Kilometroak urtero egiten den jai handi bat izanen da. Aurten Leintz bailaran izango du kokaleku, urriaren 2an. Denok dakigun bezala, festa hauek euskara eta ikastolak bultzatzeko zirkuitu edo ibilbideak dira. Oraingoan Arizmendi ikastolak hartu du bere gain ekitaldi hau antolatzeko betebeharra. Zenbait ekintza antolatuko dira, besteak beste, tailerrak, dantza taldeak, kontzertuak, umeentzako jolasak… Egitaraua ikusteko sar zaitez Kilometroak o5 orrira.

Dakizuen bezala, gure euskaljakintzako beste artikulu batean aurki dezakezue aurtengo Kilometroak 05 abestia iganderako entseatzen joan zaitezten (guk horixe egin dugu lehenengo orduan…)

Ez ezazu galdu egun zoragarri bat pasatzeko aukera, nahiz eta eguraldiak ez lagundu, primerakoa izango da eta! ANIMA ZAITEZ!!

ira
26

ALONSO TXAPELDUN!!

Egilea: jota    orokorra       Trackback

Fernando alonso atzo Brasilen

Atzo lehiatu zen Brasilen Formula 1eko txapelketa! Bertan, Montoya izan zen garaile, eta Raikonnen, bigarren. Halere, benetan garaile Fernando Alonso suertatu zen atzokoan; izan ere, MUNDUKO TXAPELDUN bihurtu baitzen!! Gaurko egunkari eta berri guztietan den-dena azalduko denez, guk ez dugu gauza handirik esango, besterik gabe Euskal Herriko txoko honetatik eta JAKINTZA IKASTOLAKO ikasle guztien partetik ZORIONAK !
Zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, joan zaitezte bere webgune ofizialera hementxe klikatuz!

Hurrengo orrialdea »
top
Who links to my website?