euskaljakintza
Abu
29

PHPWebquest euskaraz!

Egilea: Maite    Orokorra       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

Egun batzuk pasa dira jolausek Webquest eraginkorrak sortzeko bidea Edutekan artikulua idatzi zuenetik. Bertan, webquestak egiteko sarean topa daitezkeen webguneak aipatzen zituen eta gu, hari horretatik tira eginez, PHP Webquest eta Instant Webquest-era heldu ginen. Bietan adibideak sortu ditugu jakiteko zeinetan egiten den lan erosoen, zeinek eskaintzen dituen aukera gehien, zein testu editore mota duen… eta oso garbi dugu: PHPWebquest-ak txantiloia pertsonalizatzeko eskaintzen duen aukera eta prozesuan zehar ematen dituen azalpenekin gelditzen gara!

Halere, programak bazuen eragozpen bat: ez zegoen euskaraz! IKTerook , nahiz eta nahiko lanpetuta ibili, udako egun batzuk hartu eta programa euskaratzeari ekin genion edonork gure hizkuntzan erabiltzeko aukera izan zezan. Euskaratutakoa, gainera, azken bertsioa da (PHPWebquest 2.0), egunotan martxan jartzen ari dena, eta nahiz eta oraindik batzuetan arazotxoren bat eman, lasai asko lanean hasteko moduan dago.
Programa erabiltzea eta webquest-ak sortzea oso erraza da, edonork egin dezake informatikako ezaguera berezirik gabe. Hainbat txantiloi duzu aukeran eta, onena da, behin horietako bat aukeratuta, nahi adina aldaketa sar ditzakezula (koloreak, hizki mota…) gure adibideetan ikusiko duzuen moduan. Testua sartzeko tresnak, hau da, testu editoreak aukera mordo bat eskaintzen dizkigu, horien artean beste gune batean gordetako flash-ak sartzearena!
Gainera, PHPWebquest programarekin webquest-ak sortzeaz gain, Altxorraren Bila eta miniquest-ak ere sor daitezke.
Gure asmoa irakasle guztiak teknologia berrien mundura erakartzea izanik, honelako jarduerak sortzera animatu nahi zaituztegu. Benetan erraza dela zin dagizuegu!!! Zuen Webquestak hemen sortu nahi izanez gero, egin behar duzuen gauza bakarra helbide honetara jotzea eta erabiltzaile kontu bat eskatzea da. Berehala jasoko duzue baimena lanean hasteko!
Dena den, gure aholkua da aldez aurretik ondo pentsatuta izatea edukia eta argazkiak prestatuta (sartu behar badituzue, behintzat) eta honela webquest-a sortzea minutu batzuetako kontua izango da.
Baina egintzak bear dia, ez itzak (edo horrela esaten dute, behintzat) eta hona hemen magic-ek eta nik dagoeneko sortu ditugunak:

Weblogak: zure iritzia mundura!

xx. mendeko euskal literatura

e-postaz komunika zaitez

Abu
19

NIRE HELBIDEAK ETA PASAHITZAK

Egilea: Maite    Uncategorized       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

Phpwebquest-ak egiteko orria (gazteleraz)

Phpwebquest-ak egiteko orria (euskaraz)

Phpwebquest- administrazioa

Abu
18

TUTORIALAK

Egilea: Maite    Uncategorized       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

Orri honetan sarean topatzen ditudan ikastaro eta horiei buruzko artikulu interesgarriak eskegiko ditut. Ikastaro hauek hizkuntza zein teknologia berrien arlokoak izan daitezke.

    INFORMATIKA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK
    POWER POINT
  • Los 10 mandamientos al usar PowerPoint
  • ¿La culpa de todo la tiene PowerPoint?
  • MecaMax (mekanografia ikasteko softwarea)
  • Sestype (mekanografia ikasteko softwarea)
    DENETARIK
  • YouTorials: tutorialak gorde, ikusi eta partekatzeko gunea.
    MOODLE
    IKASTEN IKASI
    ARTIKULU INTERESGARRIAK
Abu
14

Han goitik itsasoa ikusten da - JULEN GABIRIA

Egilea: Maite    Irakurlearen txokoa       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

Atal berri honetan toki ezberdinetatik lortzen ditudan argitalpen berrien kritikak, idazleei egindako elkarrizketak, literaturari buruzko albisteak, eta abar ipiniko ditut. Ea zuen gustukoa den zerbait topatzen duzuen eta liburu horiek irakurri edo idazle horiei buruzko informazio gehiago lortzea animatzen zareten!
Ondorengoa, Gema Lasarte Leonetek Berrian egindako kritika duzue.
'Irakur ezazue pasarte batalt

Fronterarik gabeko nobela

Egiteko modua du idazlan honek altxorrik handienetakoa. Gabiriak espazioak, denborak, istorioak nahiz protagonistak nahi duen gisan erabili ditu.

Julen Gabiriaren bigarren nobela honetan barrena sartzeko, eraiki dion egiturari bi aipu egingo dizkiot. Esango nuke idazlan honek duen altxorrik handienetakoa egiteko modua duela. Gabiriak espazioak, denborak, istorioak nahiz protagonistak nahi duen gisan erabili ditu.

Egiturak bi alde ditu. Lehena Euskal Herrian gertatzen dena, eta bigarrena Italiako Ponte a Ema herrian. Lehen atalean, irakurleak narrazioaren nondik norakoa aurkitu behar du; bestela, ez da Ponte a Emara iritsiko. Denboran nahiz espazioan etengabeko saltoak egiteak arrisku hori du, irakurlea bidean galtzea, eta horren jakitun da Gabiria. Argi dago Livornoko haizeaz disfrutatzeko Gabiriak irakurlea lanean jarri nahi duela. Iñarrituren 21 gramo pelikula dakarkit gogora liburu honek, teknika aldetik, jakina; filmak etengabe atzera-aurrerako saltoak ditu, planoak nahiz sekuentziak sarri errepikatzen ditu, eta azkenean ikuslea narrazio teknikaren pare-parean jartzea lortzen du zuzendariak.Narrazio teknika ez ezik, hizkuntzaren erabilera aipatu behar da. Egia eta fede aberatsa dela.

Lehen esan ez badut ere, kontakizuna Euskal Herrian gerra aurreko urteetan hasten da, eta II. Mundu Gerra bitarteko Italian garatzen da. Oso ondo egokitu du hizkuntza Gabiriak gerra garaira. Hizkuntzaren erabilpena bera narrazioaren beste ezaugarria da. Protagonistek beren hizkuntza propioa dute. Gerrak emozioen hizkuntza du: erbestera doazen umeen amena, eguraldiarenaÉ: «Aurreko egunetako laino eta euriak aproposago ziren gertatuko zena gertatzeko, baina eguraldiak ez du ulertzen politikaz, are gutxiago gerraz». Bestalde, protagonista bakoitzari tamainako hizkuntza jantzi dio, Gino Bartaliri, Romanetori, Martin Alberdiri eta Signora Mariari. Bizikletaren semantikaren erakustaldia ere bada nobela.Orain arte esan dugu oreka narratiboan narrazio teknikek nahiz hizkuntzak beren lekua dutela. Beste ezaugarri nagusietakoa erritmoa dugu. Bizikletak ematen dio erritmoa eta lotura nobelari. Lauan azkar doa, eta maldak igotzen moteldu egiten da. Erritmo azkarra lortu du Julen Gabiriak. Hitz juxtuekin eta esaldi motzekin aritu da. Lehen esan legez, askotan sekuentziak kameraz grabatu ditu eta berriro berrikusten ditu.

Protagonistei dagokienez, ez dago protagonista nagusirik. Herri oso bat da protagonista. Bakoitzak bere iraultza txikia egiten du gerraren aurka. Gerra da gai zentrala, gerrak darama Roman, gerora Romaneto izango dena, Euskal Herritik, Frantzian barrena Italiara. Eta gerraren aurrean itsasoa sujeritzen da. Itsasoa poza eta satisfazioa da. Sinbologiaz eta emozioz kargatua dago liburua. Gerrak nostalgia eta tristezia pizten ditu edonorengan. Beste gaia txirrindularitza da. Gabiriak txirrindularitza ikusteko bi era eskaintzen dizkigu. Oscarren bidez ziklismoaren epika erakusten digu, baina plano berean Lukak paisaiak ikusten ditu. Batek pantailan goi aldera begiratzen du eta besteak txirrindularien hanketara. «Galibierrek, zati horretan, malda beldurgarria dikazaltzen dio Oscarrek. Tontorretik itsasoa ikusiko da igual ondorioztatu du Lukak». Nik sekuentzia hori gerrak dakarrenaren aurrean nobelak hartzen dituen bi ikuspegietara luzatuko nuke. Bata, ihesa, erbestea, mina eta beste egoera gordin horretan gauzak hobeto egiteko gogoa. Gino Bartali txirrindulari handiaren bizikleta juduen paper faltsuak gordeta eramateko baliagarri izango da nobelaren amaiera aldera.Jauziz osaturiko narrazioa aitzakia besterik ez da protagonista asko eta istorio magiko gehiago kontatzeko. Han goitik itsasoa ikustera animatzen denak tropelean sartu baino lehenago saltoka ibili beharko du, baina gailurrean fronterarik gabeko itsasoa ikusi edo irakurriko du. g Gema Lasarte Leonet.

‘HAN GOITIK ITSASOA IKUSTEN DA’

Egilea: Julen Gabiria.
Bisitatu bere bloga: Lagun batek esan dit lagun batek esan diola

Argitaletxea: Elkar.Urtea: 2004.

Orrialde kopurua: 232.

Julen Gabiriari buruz zertxobait gehiago jakin nahi izanez gero, irakur ezazue berriak idazleari egindako elkarrizketa.

Abu
14

WEBQUESTAK

Egilea: Maite    Uncategorized       Trackback                                          Idatzia inprimatu Idatzia bidali

Euskaljakintza Webquest

Aupa, lagunak! Webquestak tresna oso lagungarriak gerta dakizkiguke edozein gai lantzeko. Beraz, guk Euskara eta Euskal Literatura jorratzeko bakar batzuk sortu ditugu eta, eskaintzen dituen aukerak ikusita, aurrerantzean gehiago sortzen jarraituko dugu. Ondoren, orain artekoak ikus ditzakezue:

euskalkiak gaur webquest

xx. mendeko euskal literatura webquest

ahozkotasuna lantzen

Zuk ere webquest bat sortu nahi baduzu, klikatu irudian (alta eman eta hasi lanean!):

phpwebquest

phpwebquest tutoriala

Webquest-ak sortzeko beste gune batzuk

Informazio gehiago webquestei buruz

Artikulu interesgarriak

Adibideak ikusi

  • Portals Webquest: webquest ezberdinen adibideak, jakingarriak eta aplikazioak biltzen dituzten hainbat webguneren bilduma.
  • Webquest collections: lists of WebQuests created in various settings, mostly University courses and workshops.

Bestelakoak

  • Webquest bat atalez atal: webquest baten atal bakoitzean jar daitekeena eta hauek aberastaseko kontsulta dezakegun hainbat gune interesgarri.
  • The meeting programaren aurkezpena mapa kontzeptual baten bidez (webquest bat zer den jakiteko baliagarria)
  • Leioako Berritzeguneko Pilar Etxeberriak egindako aurkezpena:

  • Introducción a la webquest (Ramiro Aduviri)

  • La webquest en la formación de maestros y en el aula escolar:

Hurrengo orrialdea »
top